XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Biotzeko epeltasun ori gure Jaunarentzat gauza gorrotogarria benetan da.

Epelak gaiztakeri andirik ez dau egiten; baña gauza on andirik bez, eta Jaunak diño: otsein baldan eta ezetakoez ori, atazko illunpera jaurti egizue; an negarr eta agin-kirrizkadea ugari izango da. (MATT. XXV, 30).

Gure Jaunak bost neskatil eroai zer erantzun eutsen bai-edo-dakizu: ezteguetxera atea joten joan yakazan; baña beluegi joan ziralako, eztegu-jayetan ez ebazan arrtu.

Neskatil aek beste bost zurrak lez, garbitasuna gorde eben; baña euren kurtzeluetan oriorik ez euken, eta kurtzeluak, biztu-ta bertatik, itzali yakezan, eta orioa erostera joan ziran bitarrtean, eztegu-etxeko atea itxi zala irakurrten dogu.

Esan nai dau, bost neskatil ero onei ardurarik-ezagaz, euren biotzetan maitasun-garra itzali yakela: augaitik, Jaunari dei-egin eutsenean: Jaun orrek, arren, atea idegi eiguzu, Jaunak zorrotz erantzun eutsen: Zoaze orrtik; ez zaituet ezagutzen.

Ernai egon zaiteze, ba, diñosku Jaunak, zein egun eta zein ordutan etorriko nazan, ez dakizue-ta. (MATT XXV. I ET SEQ).